Kaleak argitzen zituen argi urdinak begietan min egiten zidan,
izango zen bada ninia belztu zitzaidan unea,
nini erre eta aurpegi urdin jarraitu nuen nire bidea,
kale metatutik gora, gauaren zurrunbiloan behera.
Nini erre eta aurpegi urdin agertu nintzaizun bapatean bidegurutzearen bestaldean,
nini erre ta aurpegi gorri, nini erre ta aupegi hori,
ile berde ta gaztaina errez gurutzatu ziren gure bideak lehenen
Ta gaur arte berriro ez elkar ikusi
Gauero-gauero atera nintzen aurpegi urdin, gorri, hori, berde, gaztaina erre,
bizitzan behin ere agurtu zintzadan
Kale metatutik gora, gauaren zurrunbiloan behera.
Alferrik
Egunero-egunero ametsak gero eta ilunagoak zaizkit.
Kale metatutik gora, gauaren zurrunbiloan behera.
Ez dut jadada besterik oroitzen:
nini erre, aurpegi urdin, gorri, hori, berde, gaztaina erre
Oi, zelan akordatzen naizen zurekin, nire aurpegi urdin, gorri, hori, berde
nini erre.