Ur tanta bat bezala,
musuen artean aurkitutako arnasen antzera,
zaldiek haien ileari hazten usten eta,
zure umea koskortu egin den moduan,
eraikiz.
Ez genuen entzun nahi albiste txarrak entzunez,
ezin esaneko hitzak idatziz,
biharamunari izanez utziz,
eraikin.
Hondatuz, suntsituz, irrinduz,
txikituz, deboilatuz, ezdeustuz,
deuseztatuz, deseginez, ezereztuz,
triminduz, errautsiz, biziz
eraikin.
Eraikiz,
edozein eran,
edozein eratan,
eraikin.
musuen artean aurkitutako arnasen antzera,
zaldiek haien ileari hazten usten eta,
zure umea koskortu egin den moduan,
eraikiz.
Ez genuen entzun nahi albiste txarrak entzunez,
ezin esaneko hitzak idatziz,
biharamunari izanez utziz,
eraikin.
Hondatuz, suntsituz, irrinduz,
txikituz, deboilatuz, ezdeustuz,
deuseztatuz, deseginez, ezereztuz,
triminduz, errautsiz, biziz
eraikin.
Eraikiz,
edozein eran,
edozein eratan,
eraikin.
